23_Gorka Brit Real Unionen datorren denboraldian

Txintxarri 2009ko uztailaren 23a

Uztailaren erdialdean jakin genuen Gorka Brit lasarteoriatarra Real Unionen hirugarren fitxajea izango zela. Taldeak aurrelaria behar zuela eta, irundarrek jokalari lasarteoriatarrarengan pentsatu zuten.
Britek aurkezpeneko prentsaurrekoan adierazi zuenez, “beste eskaintza batzuk nituen, baina Real Unionera etorri nahi nuen. Horregatik Numantzia uzteko egin beharrekoak egiteko eskatu nion nire ordezkariari.”