Pala gustuko duten herritarrak zorioneko dira. Igande honetan, XXVIII. Santa Ana pala txapelketako finalak jokatuko baitira Michelin ondoko frontoian.
18:00etan,kontsolaziofinalean, Jon Begiristain eta Mikel Begiristain bikoteak Alain Etxebeste eta Xenki Astiazaranen aurka lehiatuko dira hirugarren postua eskuratzeko.
19:00etan, berriz,txapela jokatuko dute, bigarren urtez jarraian, Iñigo Arluziaga-Imanol Bardaji eta Xabier Etxezarreta- Mikel Bardaji bikoteek. Iaz Arluziaga eta I. Bardaji bikoteak irabazi zuen. Ea oraingoan.
Antolatzaileek azaldu dutenez, partiden tartean errifen zozketa egingo da eta sari-banaketaren ostean, haurrentzako sorpresak izango dira.