Aste honetan beroa izan da nagusi. Eguzkiak eta hego haizeak giroa sargori eta tenperatura benetan altuak egotea ekarri zuen. Igerileku edo hondartzan egoteko eguraldi aparta.
Argazkian ikusi daitekeen bezala, kaleetako termometroak 45 gradura iritsi ziren asteartean.
Gainera, eguraldi aurreikuspenak ere ez ziren bete. Asteazken arratsaldean eta atzo euria aurreikusia bazegoen ere, berriro ere, eguzkia eta beroa izan ziren nagusi.
Astebururako ere, eguraldi ona eman dute eta igandean tenperaturak igoko direla gainera.