Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatuak, Carlos Ormazabalek azaldu zuenez, “hondakin plan honek apustu garbia egiten du prebentzioaren, birziklapenaren, konpostajearen eta birziklatu eta konpostatu ezineko hondakinen gainerako zatiaren balorizazio energetikoaren alde.”
Kudeaketa zentroa
Onartutako dokumentuak lurralde antolaketari buruzko iraunkortasun irizpideak ezartzen ditu eta, aldi berean, etorkizunean hiri hondakinen kudeaketa gauzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak kokatzeko aurreikuspenak egiten ditu.
Honela, Gipuzkoa osoan zehar konpostaje eta ontziak biltzeko instalazioak eta transferentzia estazioak ezarriko dira eta gune nagusia Zubietan egongo da, non Hondakinen Kudeaketa Zentroa egongo den.
Kudeaketa zentro nagusi honetan, aurretratamendu biolehorketako eraikina, balorazio energetikoko eraikina, zepen balorazio eraikina eta ingurumenaren interpretazio zentroa eraikitzea aurreikusten du Foru Aldundiak.