24_Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko plan berria onartu du

Txintxarri Aldizkaria 2009ko uztailaren 24a

Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatuak, Carlos Ormazabalek azaldu zuenez, “hondakin plan honek apustu garbia egiten du prebentzioaren, birziklapenaren, konpostajearen eta birziklatu eta konpostatu ezineko hondakinen gainerako zatiaren balorizazio energetikoaren alde.” Onartutako dokumentuak lurralde antolaketari buruzko iraunkortasun irizpideak ezartzen ditu eta, aldi berean, etorkizunean hiri hondakinen kudeaketa gauzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak kokatzeko aurreikuspenak egiten ditu.