26_Giro ederra Santa Ana eguna ospatzeko

Txintxarri 2009ko uztailaren 26a

Urteroko zitari hutsik egin gabe, aurten ere goizeko hamaikak aldera meza ospatu zen Brijitatarrenean Xabier Andonegi apaizaren eskutik. Komentuan bertan, Erketzeko dantzariek beraien saioa eskaini zuten eta gero, irteeran arkuak jarri ondoren, berriro ere dantzan aritu ziren. Sasoiko daudela erakutsi zuten, horrelako beroa eta dantzariak fandangoa eta arin-arina dantzatzen.
Ondoren luntx txiki bat eskaini zuen Ttakunek komentuan, mezetatik irten ziren guztiei.
Gero, eguerdiko hamabiak aldera, Santa Ana karkaban ipinitako ikurrinari agurra dantzatu zioten Erketzeko dantzariek.
Goizeko ospakizunak amaituta, arratsaldean ederki afaldu eta desfilea egin ondoren, parodia ospatu zen Isla plazan.