26_Patxi zaharra berpiztu zen Santa Ana parodian

Txintxarri Aldizkaria 2009ko uztailaren 26a

Patxi zaharra berpiztu eta Lasarte-Oriara etorri zen apaizarekin batera, besteak beste, Oria ibaiaren bestaldean urtegi bat egiteko proposatuz. Lendakarissimo izan zen urtero agintariak kritikatuz egiten den Santa Anako parodiaren barruan deklaratu zuen testiguen artean esanguratsuena.
Krisistina Pokopandegi eta Krisistomo Yopanokomo epaitu, zigortu eta epaiketa-parodiaren amaieran erre egin zituzten Isla Plazan. Parte hartu zuten guztiak Andatzatik Islara kalejira egin zuten Extremadura etxean bapo afaldu ondoren, eta hemen burutu zen ikuskizuna.