Gorka Brit Real Unionen datorren denboraldian

Txintxarri 2009ko uztailaren 28a

Lehengo astean, Real Unionek bere hirugarren fitxajea aurkeztu zuen, Gorka Brit lasarteoriatarra. Taldeak aurrelaria behar zuela eta, irundarrek jokalari lasarteoriatarrarengan pentsatu zuten.
Britek aurkezpeneko prentsaurrekoan adierazi zuenez, “beste eskaintza batzuk nituen, baina Real Unionera etorri nahi nuen. Horregatik Numantzia uzteko egin beharrekoak egiteko eskatu nion nire ordezkariari.”
Era honetara, nahiz eta Soriako taldearekin beste urte baterako kontratua izan, horri uko egin eta, hurrengo denboraldian, talde txuri-beltza bigarren mailan mantentzeko lan egingo du lasarteoriatarrak.
“Errazena Numantzian geratzea zen, baina nik beste motibazioak ditut,” aipatu zuen jokalariak.