Buruntz Azpi elkarteko Laura Martin Hondarribiako Jaizkibel mendiko zelaietan aurreko asteburuan jokatu zen Euskadiko Ehiza Txapelketan nagusitu da eta irailan Valentzian Estatuko txapelketa parte hartzeko txartela lortu dute. Laura Martin berak eta bere zakurrak.
Uztaileko hirugarren asteburuan jokatu zen ehiza txapelketa eta Laura Martin txapeldun berriak ezustekoa eman zien saria irabazteko faborito nagusiei. Edurne Burutaran eta Modes Iraola esperientzia handiko ehiztariak dira, munduko txapelketan parte hartu dute biek eta Iraolak Estatuko txapela eraman zuen iaz baina lasarte oriatarra oso ondo aritu zen.
Bigarren urtez parte hartu du Laura Martinek txapelketan eta atzean utzi ditu bi faboritoak. Horrela irailean Valentziako Barracas herrian burutuko den Estatuko txapelketan izango da.
Giro bikaina egin zuen ehizan aritzeko, zerua lainotu xamarra zen, eta itsasoko haize leunak zakurren lana erraztu zuen. Lehia polita ikusi zen itsas bazterreko zelaietan.
Neskatan lau ehiztarik parte hartu zuten eta denek bota zituzten zenbait eper. Azkenean Laura Martinek 60 puntu eskuratu zituen, Edurne Burutaranen 49 lortu zituen eta Modes Iraolak 43.
Hirurak izango dira irailean Estatuko txapelketan, lehenengo biek Euskadi ordezkatuko dute, beraiek beteko dituzte Euskadiri dagozkion bi lekuak eta Iraolak iaz eskuratutako Estatuko txapela defendituko du.•