Haur-parkeetako zorua berritzen

Txintxarri 2009ko uztailaren 28a

Udala herriko haur parkeetako zorua berritzen ari da. Zehazki, Basaundi bailaran, Zabaletan, Urdaburu plazan, Iñigo de Loiolan eta Juan XXIII plazan dauden jolastokietako lurra aldatuko da. Zoru berria ere kautxozkoa da, baina lauzak kendu egingo dira eta dena zoru bakarra izango da. Arranbide eta Oztaranen jada iaz jarri ziren horrelako zoruak eta aurten gainontzeko parkeetan jarriko dira berritzen doazen heinean. Lauzek arazoak sortu dituzte: altxa egiten zen eta denborarekin tartetan zaborra pilatu. Lanek ia 50.000 euroko aurrekontua dute eta Garra SL enpresa ari da aldaketak egiten. Bestalde Zerbitzuetako saila herriko parke guztiak begiratzen ari da, dauzkaten akatsak konpondu eta behar direnak margotzeko.