2009-10 ikasturteko haurrentzako kirol eskaintza

Txintxarri 2009ko uztailaren 28a

Irailerako Kirol Udal Zerbitzuak prestatu duen kirol eskaintzaren barruan, berri aipagarria da aurten haurtxoentzat antolatuko diren igeriketa ikastaroak edo Matronatazioa.
Hainbat saio antolatu dira astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 10:30era.
Era berean, datorren ikasturterako Kirol Ludoteka jarduera ere prestatu du.
2005, 2004, 2003, 2002, 2001an edo lehenago jaiotako umeentzat zuzendua dagoen jarduera honetan, jokoaren bidez eta modu dibertigarrian, haurrak kirolaren praktikan hasiko dira.
Egingo diren aktibitateak partaideen adinari egokituak izango dira. Saioak bai igerilekuan bai pista balioanitzean garatuko dira eta bakoitzak erabakiko du zenbat saioetara joan.
Izena eman edo informazioa eskuratzeko Udal kiroldegira jo behar duzue.