Patxi zaharra berpiztu zen Santa Ana parodian

Txintxarri Aldizkaria 2009ko uzt. 28a, 02:00

Patxi zaharra berpiztu eta Lasarte-Oriara etorri zen apaizarekin batera, besteak beste, Oria ibaiaren bestaldean urtegi bat egiteko proposatuz. Lendakarissimo izan zen urtero agintariak kritikatuz egiten den Santa Anako parodiaren barruan deklaratu zuen testiguen artean esanguratsuena.
Krisistina Pokopandegi eta Krisistomo Yopanokomo epaitu, zigortu eta epaiketa-parodiaren amaieran erre egin zituzten Isla Plazan. Parte hartu zuten guztiak Andatzatik Islara kalejira egin zuten Extremadura etxean bapo afaldu ondoren, eta hemen burutu zen ikuskizuna.
Fiskalak eta defentsak zenbait testigu deitu zituen zein baino zein bereziagoa. Krisistina eta Krisistomoren abokatuak, R plana, “erre de recorte” alegia, jarri nahi zuen martxan, langabetuentzat “escuela de recorte y confección” eta errekortadorea deitu zuten testigu gisa deklaratzeko, Joxeauxtin Rekorta, rekorteak gora eta rekorteak behera, reziklatzeko rekortadore bihurtu nahi duen herritarra.
Okendoko obrei begira ziren bi jubilatuk ere errepaso ederra eman zioten hainbat gairi, besteak beste lanean ari diren “toka-bolasei”. Obrak jaietako egitarauan sartzeko proposatu zuten, “como plato fuerte de las fiestas patronales, obras en la plaza del pueblo durante todos los días que duren las fiestas”, eta zenbait ekitaldi proposatu ere bai, hesia jasotzea festei hasiera emateko, “demolición y desescombro a cargo de Amenabar fanfarrea ”, “exhibición de zangas” edo “busti blai en el agujero negro descubierto” haurren egunean.
Gero atera zen Patxi apaizarekin eta bibaka hartu zuen berarekin uneoro zihoazen emakume eliztarrek, “lendakarissimo” deitzen zioten, “karissimo“ eta Kristiano Ronaldorekin alderatu, bera ere karissimo dela aipatuz.
Erreka bestaldera Urrezko Kopa ematera etortzen zela gogoratu zuen, “en el rolls negro, con el pueblo de Lasarte agolpeado en las aceras”; “agolpado” zuzendu zion apaizak.
Gero diskurtsoaren parte bat euskaraz egin zuen eta urtegia egiteko ideia izan zuen: “Urchueguia” bat izanda, urtegia, ez zitzaien ideia ona iruditu batzuei. Gero apaizak anbulatorioa polikiroldegi ingurura lekualdatu dela jakinik, beste “traslado” batzuk egiten laguntzeko eskatu zion, esaterako San Pedro parrokia Urbil aldera eramaten eliztarrak eskuratzen hasteko. Gero, Patxiren garaiko erreferendum moduko bat egin zen. Botoak beste kolore batekoak izan arren denak txuri bezala kontatu ziren eta pozik geratu zen Patxi.
Azkenik, Gripe A aztertu duen ikerlari bat pasa zen testigu moduan, anbulatorioko ikerketaren arabera bertan paretak paperezkoak direla esanaz. Testigu eta akusatuen arteko kareoa kakareo bihurtu zen, bata zerri aurpegiarekin eta bestea oiloarenarekin; txerriki eta oiloen gripeak zabaldu nahi dituztelako, erretzera zigortu zituen biak epaileak.
Parodian beste hainbat pertsonai eta talde izan ziren, besteak beste, sorgin dantzako dantzariak, pla stikozko fusilez armatutako suhiltzaile konpainia, deabrua,...