Donostiako Hipodromoko zaldi denboraldia abuztuaren 15-16 asteburuan bukatu zen. Uztailak 12tik irailak 5era arte 72 lasterketa ikusteko aukera izan dute zaldi lasterketen zaletuek.
Ikusle ugari egon da denboraldi osoan, Urrezko kopa egunean batez ere, eta horietako asko Lasarte-Oriako zaletuak izan dira noski.
Jardunaldi interesgarriak eta lasterketa biziak ikusteko aukera egon da aurten. Probatan ongi kokatua egotea eta barrutik joatea erabakiorra izan da.
Honela, lasterketa ugaritan azken metroak garrantzitsuak izan dira eta bat baino gehiagotan argazkiak erabaki du garailea nor zen.