17_Taxien kokaleku berria

Txintxarri Aldizkaria 2009ko abuztuaren 17a

Lasarte-Oriako Udalak aurreikusita zuen bidegorri sarearen lanak zirela eta, abuztuan taxien geltokia lekuz aldatu zen, Hipodromoko 2. zenbakitik 6 eta 8. zenbaki aurrean zegoen aparkalekura, hain zuzen ere.
Gainera, Udalak jakin arazi zigunez, behin betiko aldaketa izango da, bidegorriko lanak bukatzean inguru horretan izango baitu taxi geltokiak kokalekua, gaur egungo kokalekuan ez bada, beste aldeko espaloiko aparkalekuan.