Taxien kokaleku berria

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 2a

Lasarte-Oriako Udalak aurreikusia duen bidegorri sarearen lanak direla eta, abuztuan taxien geltokia lekuz aldatu zen, Hipodromoko 2. zenbakitik 6 eta 8. zenbaki aurrean zegoen aparkalekura, hain zuzen ere.
Bidegorriko lanak herriko kale honetan oraindik hasi ez diren arren, aurki iritsiko dira Euskotren geltoki ondoan eta Somoto ibilbideko lanak aurrera baitoaz.

Behin betiko aldaketa
Gainera, Udalak jakin arazi digunez, behin betiko aldaketa izango da, bidegorriko lanak bukatzean inguru horretan izango baitu taxi geltokiak kokalekua, gaur egungo kokalekuan ez bada, beste aldeko espaloiko aparkalekuan.