02_Pantaila akustikoak jarriko dituzte N-I errepidean Zumaburu eta Sasoeta auzoan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 2a

Gipuzkoako Foru Aldundiak, irailaren 2an, Lasarte-Oria zeharkatzen duen N-1 errepidean zarataren kontrako pantailak jartzea erabaki zuen. Zumaburu eta Sasoeta auzoetan ezarriko diren 625 metroak enkantera aterako ditu eta proiektuak milioi bat eurotako aurrekontua izango du.
Auzo hauek babesteaz gain, Zabaleta eta Larrekoetxe auzoetara sartzeko N-Iaren azpiko pasabidea eta Urnieta bideko errepideko goiko pasabidea ere proiektuaren barruan kokatu ditu Foru Aldundiak.