Irailaren 4an Ostadar K.F.-k antolatutako Tourreko porraren saribanaketa egin zen Ainhoa tabernan.
Zabalo eta Hodei ta Unax porrako irabazleez gain, urdaiazpikoa lortu zuten zorionekoak eta etapako zozketako irabazleak ere bertan egon ziren bere saria jasotzeko.
Norbanakoen sariaz gain, puntu gehien eskuratu zuen tabernaren saria ere banatu zen. Aurtengoan Ainhoa taberna izan da puntu gehien eskuratu duena, eta bertako nagusiak, Eduk jaso zuen saria, bi pertsonentzako afaria Urgul Jatetxean.