Herritar ugarik hainbat produktu modu onean erosteko aukera izan zuen irailaren 5-6 asteburuan Michelingo pilotalekuan zabalik izan zen Lasarte-Oriako Stock eta Saldoen Factory II. Azokan.
Herriko eta inguruko hainbat merkatarik hogei postu inguru jarri zituzten besteak beste arropa, oinetakoak, osagarriak, bitxiak, irudi eta soinuarekin lotutako produktuak saltzeko.
Iaz feriak izan zuen arrakasta eta harrera onak bultzatuta aurten luzatu egin da Factory Azoka eta asteburu osoan izan da zabalik egun osoz.