Taldekako, zein bakarkako kirolaz gozatzeko aukera aparta da, saskibaloia, futbola, tenisa, atletismoa... Eta aurten berrikuntza bezala benjamin mailatik aurrera bakarkako kiroletan txirrindularitza eta taldeko kiroletan errugbia.
Kirol eskaintza
Honela, aurrebenjaminek kirol hastapena egingo dute urritik aurrera.
Benjaminek talde kirola eta bakarkakoa dute. Taldekakoa gainera multikirola da, hau da, hiruhileko bakoitzean kirol bat egin dute, futbola, saskibaloia edo errugbia.
Alebinen mailan, taldekakoan futbol edo saskibaloian jokatzeko aukera dute eta banakakoan nahi duten kirolean.
Eta infantilek eta kadeteek kirol bakarra aukeratu behar dute.
Eta honetaz guztiaz gain, alebin mailatik aurrera mendi irteeratan parte hartzeko aukera izango dute guztiek.
Oharra eta izena ematea
Honela, ekainean izena eman zutenei ikasturte hasieran entrenamendu egunak zehazten dituen ohar bat banatuko zaiela jakin arazi du Eskola Kirolako arduradunak .
Bestalde, matrikulatu ez zirenek izena emateko aukera berria dutela jakin arazi digu, irailaren 18 ostiralera arte.