Tourreko porrako sariak banatu dira

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 7a

Lehengo ostiralean Ostadar K.F.-k antolatutako Tourreko porraren saribanaketa egin zen Ainhoa tabernan.
Zabalo eta Hodei ta Unax porrako irabazleez gain, urdaiazpikoa lortu zuten zorionekoak eta etapako zozketako irabazleak ere bertan egon ziren bere saria jasotzeko.
Norbanakoen sariaz gain, puntu gehien eskuratu duen tabernaren saria ere banatu zen. Aurtengoan Ainhoa taberna izan da puntu gehien eskuratu duena, eta bertako nagusiak, Eduk jaso zuen saria, bi pertsonentzako afaria Urgul Jatetxean.

Areto-futbol txapelketa

Bestalde, Ostadarrek antolatzen duen areto-futboleko XXVII. txapelketa herrikoian jokatzeko taldeen izena ematea ireki zen abuztuaren bukaeran.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, talde kopurua mugatua izango da, 24 taldek parte hartuko baitute txapelketan. Era berean, aurreko urteetan parte hartu duten taldeek lehentasuna dutela ere azpimarratu dute.
Txapelketan parte hartzeko asmoa duten taldeek irailaren 18ra arte dute kirol elkarteren egoitzara hurbildu, Geltoki kalea 25. zenbakia, eta izena emateko eta ordutegia arratsaldeko 18:30etik 20:00etara da.