Bazkarirako gonbidapenak eskuragarri

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 7a

Lasarte-Oriako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak urriaren 4ean antolatu duen zaharren omenaldi eguneko bazkariko txartelak eskuratzeko epea dagoeneko ireki da.
Bazkarira joan nahi duenak 1943an edo lehenago jaioa eta Lasarte-Orian erroldatua izan behar du. Gonbidapena jasotzeko NAN aurkeztu beharko da.
Era berean, 1943an edo lehenago jaiotakoak ez izan arren, aipatutako baldintzak betetzen dituztenen senar-emazteek ere izena eman ahal izango dute.
Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara egongo dira txartelak eskuragarri Villa Mirentxun. Alboko atetik sartu behar dira interesatuak eta irailak 11, ostiralera arte eskuratu ahalko dira gonbitak.