Urriaren 28an antolatu da Oriatarren bazkaria

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 7a

Urtero legez Oria auzoko bizilagun eta lagunkideek bazkaria ospatuko dute urriaren 18an.
Txitxardin Beltxa jatetxean izango da eta aurten Bruneteko eta Oria auzoko praktikante izandako Jose Javier San Sebastian omenduko dute.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bazkarirako txartelak eskuratzeko telefono zenbaki hauetara deitu behar da, 943 363 332 (Marimi) edo 943 363 905 (Marisol), urriaren 10a baino lehen.