Ikasturte hasiera gainean dugu eta horregatik, Sasoeta-Zumaburu herri ikastetxeko Burunzpe Guraso Elkarteak liburuen banaketa egingo du gaur eta bihar.
Gaur, 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era egingo da banaketa eta bihar irailaren 8a, asteartea, 11:00etatik 13:00etara.
Guraso Elkarteak jakin arazten du, liburuak jasotzeko beharrezkoa izango dela, liburuen ordainketaren ordain agiria eta guraso elkarteko kuotaren diru-sartzearen ordain agiria aurkeztea. Azken hau, 20 eurotakoa da familiako eta kutxako hurrengo kontu korrontean sartu behar da: 2101 0048 21 0010712784.