Ingurumeneko Departamentuak modu eraginkorrean gidatzeko ikastaroa antolatu du

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 7a

Iazko esperientzia errepikatuz, Lasarte-Oriako Udalaren Ingurumeneko, Kontsumoko, Merkataritzako eta Sanitateko Departamentuak, gidatze eraginkorrari buruzko ikastaroa antolatu du.
Irailaren bukaeran egiteko den Mugikortasun Iraunkorraren Astearen barruan kokatzen den egitasmoa dugu. Hain zuzen ere, irailaren 22an eskainiko da ikastaroa, 16:00etatik 20:00etara, 4 orduko iraupenarekin, eta dohainezkoa izango da.
Helburua herritarrek modu ekologikoagoan gidatzen ikasi dezaten da. Horretarako erregai gutxiago nola kontsumitu, erosoago nola gidatu eta errepideko arriskuak nola gutxitu daitezkeen azalduko dute ikastaroan.

Ikastaroa

Lehenik ordubetekoa klase praktikoa egingo da. Ikasle bakoitzak ibilbide bat egingo du, eta gidatzeko era, abiadura eta kontsumoa aztertuko zaizkio bidean.
Ondoren, gidatze efizientearen gaineko ezagutza teorikoa jasoko dute bi ordutan.
Eta azkenik, hasierako zirkuitu bera egingo dute berriro ere. Ordubetez ikasitakoak praktikan jarri eta bi ibilbidetan izandako kontsumoak eta batez besteko abiadura konparatuko dira.

Izena ematea

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek Ingurumeneko, Kontsumoko, Merkataritzako eta Sanitateko Departamentuarekin jarri behar dira harremanetan hurrengo telefono zenbakira deituz, 943 37 60 55.
Plazen kopurua mugatua da eta horregatik erreserba izena emandako hurrenkeran egingo da.