Osasun zentro berriko aparkalekua martxan da dagoeneko

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 7a

Lasarte-Orian aparkalekua aurkitzea gero eta zailagoa da, arazo hau arintzeko Udalak errotazioko lehen aparkalekua martxan jarri du dagoeneko.
Osasun zentro berriaren azpian kokatzen den parkingak 40 aparleku ditu eta horietako bat mugikortasun urriko pertsonentzat da.
Aparkalekua 24 orduetan irekia egongo da eta tarifak minutuen arabera ezarri dira, Legazpiko Udalaren eredua jarraikiz.
Aparkalekua abuztuan zabaldu zen bere funtzionamendua aztertu eta ezagutzeko eta, orain, ikasturte berri honen hasieran, Udalak herritarrak animatu nahi ditu parkinga erabiltzera.
Eta, era berean, aparkalekuen arazoaren aurrean neurriak hartzeko lanean diharduela ere azaldu du Udalak.