Lasarte-Orian aparkalekua aurkitzea gero eta zailagoa da, arazo hau arintzeko Udalak errotazioko lehen aparkalekua martxan jarri zuen abuztuan.
Osasun zentro berriaren azpian kokatzen den parkingak 40 aparleku ditu eta horietako bat mugikortasun urriko pertsonentzat da.
Aparkalekua 24 orduetan irekia egongo da eta tarifak minutuen arabera ezarri dira, Legazpiko Udalaren eredua jarraikiz.