Ekintzez betetako kurtso hasiera

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 8a

Ohizkoa den bezala, aurten ere Lasarte-Oriako “Sanatana Dharma” Yoga Eskolan, kurtso berriari hasiera emateko hitzaldi eta dokumental saioak antolatu ditu Yogaren inguruan.
Udarako tartearen ondoren energiaz beteta, interesgarria den egitarau hau antolatu du Yoga Eskolak munduan goren mailakoak diren jakitunak entzuteko aukera izango baita Lasarte-Orian.
Jardunaldiak irailean zehar izango dira Eskolak Zumaburu kaleko 12. zenbakiko baxuan duen egoitzan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira ekintza guztiak eta doakoak dira gainera.
Aste honetan hitzaldiak egongo dira “Sanatana Dharma” Yoga Eskolan. Gaur Kristina Ruizek “ EL MAPA DEL TESORO” hitzaldia eman du , bihar Juan Jose Urbieta “ SANTA GUERRA INTERIOR” izena duena eta ostegunean, berriz, heriotzari buruz hitz egingo du Alfredo Iglesiasek.
Hurrengo astean, dokumentalen txanda izango da, irailaren14an astelehena “ DIOS EXISTE” filma ikusiko da, asteartean “ EL SECRETO” eta asteazkenean, berriz, “ SHADUS”.

Hastapen ikastaroa

Bestalde, Yoga hastapen ikastaroa ere eskainiko dute hilaren bukaeran, irailaren 21etik 30era. 8 saio teoriko praktiko izango dira, 19:00ak eta 20:30ak bitartean eta hasiberrientzat oso gomendagarria dela adierazi digute Yoga Eskolakoek. Kurtso honi buruzko informazio gehiago eskuratu nahiez gero 685 773 081 telefono zenbakira hots egin edo karmainhoa@gmail.com helbide elektronikora mezua bidali.