10_Atzera kontua Saharako haurrentzat

Nerea Eizagirre 2009ko irailaren 10a

Dalahi, Dahsalama, Brahim, Fahda, Umujutha, Abdel Wadud, eta Ma-alinin dira Oporrak Bakean egitasmoari esker Lasarte-Orian egon diren Saharako zazpi haurrak. Irailaren 10ean etxerako buelta egin zuten. Alde egin baino lehen, aho batez erantzun ziguten "oso ongi" pasatu zutela. Izan ere, gure artean igaro dituzten egunotan ez dute aspertzeko astirik izan. Jarduera ugari egin dituzte Lasarte-Oria eta inguruko herrialdeetan, Andoainen batez ere. Txangoak, futbol partidak eta igeri egiten ere ikasi dute.