2005 eta 2008 urteen artean Somoton, Senidetze bulegoaren bidez, egin diren kooperazio proiektuen auditoria egingo da.
Eta horregatik EAJ ko zinegotziak pozik agertu zirenirailaren 10ean burutu zen Udal Batzarrean. “Guk urtetan eskatu dugun auditoria azkenean egingo da,” adierazi zuen Estitxu Alkortak.
Lourdes Acevedo Gizarte Zerbitzuetako buruak azaldu zuenez, “Senidetze bulegoa fundazio izatera pasa da eta interbentoreak auditoria egitea proposatu zuen. Batzordera eraman eta onartu behar izan nuen, izan ere, kooperazioa deskonfiantza sortu duen gaia izan baita azken urteetan.”