Lasarte-Oriako Sanatana Dharma Yoga Eskolak hitzaldi eta dokumental emanaldiekin hasi du ikasturte berria urtero bezala. Aste honetan bizitza, heriotza, barne lasaitasuna eta Yogaren inguruko beste zenbait gai landu dituzte Javier Azpiri, Kristina Ruiz, Juan Jose Urbieta eta Alfredo Iglesias-ek gidaturiko lau hitzalditan.
Bestalde, datorren astean Yogaren inguruko hiru filma eskainiko dituzte, Sanatana Dharma elkarteak Zumaburu 12an duen aretoan. 19:00tan emango dira filmak doan: Astelehenean “Dios existe”, asteartean “El secreto” eta asteazkenean “Shadus”.
Jardunaldiekin batera, hasi berrientzat edo yogan interesa dutenentzat ikastaro bat antolatu du eskolak. Irailaren 21etik 30era, 19:00 eta 20:30 bitartean, Yoga hastapenei buruzko ikastaroa trinkoa burutuko da.
Teoria eta praktika tartekatuz zortzi saio izango dira, matrikulak 45 euro balio du eta 685 773 308, 629 836 090, karmainhoa@gmail.com, yogalasarte@gmail.com eta www.yogalasarte.org telefono, helbide elektroniko eta web orrialdean eskuratu daiteke informazio gehiago.
Gero urritik aurrera ohiko egitarauari ekingo diote Sanatana Dharma Eskolan: gogoeta-meditazio eta Mantrak astelehenenetan 19:30 -20:30 bitartean; garapen pertsonala taldean asteazkenenetan 20:00-22:00 bitartean; Hatha Yoga saioak, astelehen eta asteazkenetan 18:00-19:30 bitartean, zein astearte eta
ostegunetan 10:30-12:00, 19:00-20:30 eta 20:30-22:00 bitartean. Guztia bizitzari aurre egiten eta emozioak kontrolatzen laguntzeko. •