Guztientzako kirol eskaintza

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 14a

Lasarte-Oriako kirol zerbitzuak 2009-2010 ikasturterako Udal kirol eskaintza aurkeztu du. Heldu zein 16 urte beherako gaztetxoentzako jarduera aukera zabala dago urriaren 1an hasi eta ekainera arte iraungo duten ikastaroen artean.

Helduen eskaintza
Mantenimenduko gimnasia, egokitze fisikoa, banakako entrenamenduak, mantenimenduko igeriketa, aerobika, indoor txirrindularitza, pilates, igerian ikastea, streching, aquaerobika edo igeriketa gidatua ditugu helduentzako kirol jarduerak.
Ikastaro hauek guztiak astean zehar egingo dira eta herritaren bermerako kirol bakoitzeko ordutegi anitzak egongo dira.

Haurren eskaintza
Gaztetxo eta haurrentzako jarduerei dagokienez, kirol ludoteka, igerian ikastea eta alebinen kirol jardueren sustapena.
Hauetaz gain, 6-24 hilabete bitarteko haurtxoentzako igeriketa ikastaroan parte ahrtzeko aukera ere badago ikasturte honetan.
Haurren jarduerak astelehenetik ostiralera burutuko dira, haurtxoen igeriketa eta alebinen kirol jardueren sustapena salbu, larunbatean egingo baitira.
Alebinen kirol sustapena gainera, 1998an eta 1999an jaio diren haurrei zuzendua dagoen jarduera da eta udal kirol gune desberdinetan egiten dena.

Izena emateko epea
Kirol jardueren izena emate epea gaur irekiko da azken urtean jarduera batean ibili ez direnentzat.
Kirol Udal zerbitzuak jakin arazi duenez, jarduera gehienen talde kide kopurua mugatua izango da, beraz, plazak libre dauden bitartean izena emateko epea irekita egongo da.
Bestalde, taldeak osatu diren edo ez jakiteko azken eguna irailak 25a izango dela re aurreratu du.
Jarduerei buruzko informazio gehiago eskuratu nahiez gero kirol zerbitzuak kiroldegian duen bulegora 10:00etatik 12:30etara edo 17:00etatik 19:00etara gerturatu edo 943 376 182 telefonora deitzea daukazue.