Gimnastika erritmikoko neskak entrenamenduetan hasi dira

Txintxarri 2009ko irailaren 14a

Uztai eta pilotak batetik bestera kiroldegiko areto nagusia tresnaz bete zen larunbatean LOKEko gimnastika erritmikoko nesken lehengo entrenamenduan.
Maite Ruedaren neskek urtarrila aldera hasiko duten denboraldia gogor prestatzen hasi dira. Malgutasuna berreskuratu eta tresnen erabilera lantzeko ariketak, hori guztia, taldeak eta bakarkako gimnastak lehiaketarako prest egoteko.
Ez dira guztiak hasi, irailean zehar maila ezberdinetako taldeak osatu eta urrian txikienak, 7 eta 8 urtekoak hasiko direla aipatu digu LOKEko entrenatzaileak.

Araudi berria
Aurten, gainera, araudi berria izango dutela aurreratu digu LOKEko entrenatzaileak.
“Olinpiada ostean, araudia aldatzen da eta urte gogorra izango dugu, aldaketa ugari egongo baitira,” adierazi du Maitek.

Entrenamendu egunak
Kirol honetan parte hartu nahi duten neskek irailean zehar izena eman ahal dute.
Horretarako entrenamendu egunetan, osteguna eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara edo larunbatean 12:00etatik 13:30era, kiroldegira gerturatu eta Maite Ruedarekin hitz egin behar duzue.