Errotonda berria erabilgarria guztiz

Txintxarri 2009ko irailaren 14a

Ostiralean trafikora zabaldu zen kale Nagusitik Beko kalera doan bide berria, hau da, errotonda berritik Osasun Zentro berrira doan bidea.

Kale itxiera
Aldi berean, Loidi-Barreneko urbanizazio lanekin jarraitzeko, kale Nagusitik Goikale aldera doan kalea itxiko dute gaur. Beraz, Urnietarako norabidea daraman ibilbidea errotonda berritik egin beharko da, hau da, Beko kalerako sarbide berritik.