Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, ikastaro berri bat emango du, ostalaritzako sektoreari zuzendua, arrisku handiko janari-manipulatzaileen karneta ateratzeko.
Ikastaroa iraila honen 29an eta 30ean emango da, Villa Mirentxuko ekitaldi-aretoan. Ordutegia 15:45etik 18:45era bitartekoa izango da. Informazio gehiago jasotzeko edo izen emateko, deitu 943 533 303 telefonora.