Buruntzaldeko sei udalek 16 urtetik beherakoentzat eskualdean euskaraz egiten diren jarduera eta zerbitzuen gida prestatu dute.
Gida horretan, edozein haur eta gaztek eskualdeko edozein herritan 2009-2010 ikasturtean egin ditzakeen jarduerak biltzen dira: aisia, dantza, erlijioa, kirola, musika eta kantua, zerbitzuak...
Herrian herriko informazio osatua dago, izan ere, herri bakoitzak gida bana prestatu baitu.
Eta hauek guztiak, www.buruntzaldea.org web-orrian daude edozeinek kontsultatzeko moduan.
Azalpenak eta eskaintza
Honela, jarduera bakoitzaren inguruan hainbat informazio biltzen da gidan, nori zuzendua dagoen, noiz gauzatzen den, non, harremanetarako telefonoa edo argibide batzuk, esate baterako.
Lasarte-Oriako gidaren barruan, Udalak gazteentzat duen eskaintzaz gain, hala nola, udal libututegia, gazte informazioa, gazte ikastaroak edo musika eskola, herriko elkarte, eskola eta enpresa ezberdinek euskaraz egiten dituzten jardueren eskaintza ere aurkitu daiteke. Esate baterako, Landaberri Antzerki eta Dantza eskola, Amalur Trikitixa eta Pandero Eskola edo Erketz D.T.
Web orrialdean
Bestalde, eskualdeko guraso eta gaztetxoek gida kontsultatzeko aukeraren berri izan dezaten, 16 urtetik beherako gazteen etxeetara diptiko bat helaraziko dute sei udalek.
Izan ere, orain arte paperezko bertsioan atera bada ere, hemendik aurrera web-orrian bakarrik egongo da eguneratuta aisiako gida.