Munduko bigarren. Hori da Maialen Chourraut lasarteoriatarrak La Seu d'Urgellen burutu diren Mundialetan eskuratutako postua.
Pekineko Joko Olinpikoetan gertatutakoaz ahaztu eta sailkapen txandak eta final aurrekoak lehenengo postuan bukatu zituen lasarteoriatarrak. Finalean oso gaizki egin behar zuen podiumean ez egoteko. Honela, denbora ona egin zuen finalean, urrezko domina eskuratzeko adina, baina huts egite batek 1,21 segundu gehitu zizkion eta bigarren postua eskuratu zuen Maialenek.