Euskal Autonomi Erkidegoan Estatuko Gobernuaren ordezkaria den, Mikel Cabieces eta Ana Urchueguia Lasarte-Oriako alkateak Tokian Tokiko Estatuko funtsak finantzatutako proiektuen lanak gainbegiratu zituzten, Oriako pabilioien atzealdeko eraberritzea eta frontoi eta padel pista berria.
Iñaki Mugika hirigintza saileko arduradunaren eta Ibon Rosales udaleko arkitektoaren laguntzaz Gobernuko ordezkariak bi proiektu garrantzitsu hauen nondik norakoak ezagutu ahal izan zituen.