Mikel Cabieces Estatuko ordezkaria lanak gainbegiratzera etorri zen

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 16a

Euskal Autonomi Erkidegoan Estatuko Gobernuaren ordezkaria den, Mikel Cabieces eta Ana Urchueguia Lasarte-Oriako alkateak Tokian Tokiko Estatuko funtsak finantzatutako proiektuen lanak gainbegiratu zituzten atzo, Oriako pabilioien atzealdeko eraberritzea eta frontoi eta padel pista berria.
Iñaki Mugika hirigintza saileko arduradunaren eta Ibon Rosales udaleko arkitektoaren laguntzaz Gobernuko ordezkariak bi proiektu garrantzitsu hauen nondik norakoak ezagutu ahal izan zituen.

Bisita
Oriako pabilioien atzealdearen eraberritze proiektua ingurumen-ekintza ikusgarria da, Lasarte-Oriako alkateak ana Urchueguiak azpimarratu zuen bezala, “lan hau oso garrantzitsua da guretzat. Hogei urte daramatzagu ibaiaren eremua berreskuratu nahian, herritarrentzat ibai aisia eta dibertsio gunea izatea nahi dugulako. Eta lan hau garrantzitsua da ez bakarrik pasealekuarengatik, baizik eta lanak dakarren azpiegiturarengatik. Lan honek uraren bilketa eta ibaiaren ur kontrolatzeko azpiegitura dakar ere. Gainera, honi esker, Michelinetik Oriara 3 kilometrotako pasealekua izango dugu eta zirkuitu garrantzitsua izango da.”
Eta ostean, frontoi eta padeleko pisten lanetan egon ziren. Proiektu honek udalerriko kirol ekipamendua osatzea eta sendotzea dakar. Egun, frontoiaren porlanezko-estruktura bukatu dago eta bi eraikinen itxituraren estruktura jartzen ari dira.
“Egoera ekonomikoa dagoen bezala egonda, hau guztia, estatu zentraletik iritsi zaizkigun laguntzei esker egin ahal izan dugu,” azpimarratu zuen Ana Urchueguia alkateak.
Bi proiektuak abenduaren 31rako amaitu behar dira eta horrela izatea espero du Lasarte-Oriako Udalak. “Oriako pabilioien lanak 5 hilabeteko epea dute eta ordurako bukatua egotea espero dugu,” esan zuen Ana Urchueguiak.

Lana sortu
Tokian Tokiko Estatuko funtsaren helburua jarduera ekonomikoan eragiten duten inbertsioak egin eta, hauen bidez, lan postuak sortu eta udalen kapitalizazioa bermatu nahi izan dela azaldu zuen Mikel Cabieces Estatuko Gobernu ordezkariak.
“Lana sortzea edo mantentzea zen laguntza hauen helburua eta ongi bete da. Proiektuen arabera, 2.907 lanpostu sortzea espero genituen Gipuzkoan, baina 3.734 izan dira. Estatu osoan 15.000. Beraz, lehenengo helburua, krisi ekonomiko egoera batean, lana sortzea soberan bete da,” adierazi zuen Cabiecesek.
Lasarte-Oriako alkateak ere, horren harira, “lan postuak sortu ditugu, eraikuntza arloko langabezian zegoen jendea hartu dugu eta lanerako berreskuratu ditugu,” adierazi zuen.