Kirol federatuan emakumeen partehartzea sustatzeko diru laguntzak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 17a

Lasarte-Oriako Udalak, kirol federatuan emakumeen partehartzea sustatu eta indartzekoa asmoarekin aurten ere diru laguntzak eskaintzen dizkie herriko kirol elkarteei.
Kirolen Batzordeak 18.000 euroko laguntzen egitasmoa onartu du. Irailaren 30ean herriko kirol elkarteei laguntza hauek eskatzeko epea amaitu egiten zaiela jakinarazi nahi du udaleko kirol batzordeak.
Interesaturik dauden elkarte guztiek, laguntza hauek arautzen dituzten oinarriak Udalaren Kiroldegiko bulegoetan dituzte eskuragarri.