Maialen Chourraut lasarteoriatarrak igandean, La Seu d'Urgellen ospatutako ur harroko mundialean, eta K-1 kategorian, zilarra lortu zuen. Nazioarteko lehiaketetan emaitza hoberena lortu du lasarteoriatarrak.
Eta historia ere egin du, izan ere, Selekzio Espainiarrarentzako piraguismoan bakarkako kategorian lortu den lehenengo dominarekin egin da Maialen. “Lan askoren emaitza izan da” esan zuen pozez beteriko kirolariak.
Oso ondo aritu zen igandean Maialen, baina akats txiki baten ondoren 2 segunduko penalizazioa izan zuen, bestela urrea berarentzako izango zen. Lehenengo postua Jasmine Schornberg alemanak eraman zuen eta hirugarrena Elizabeth Neaverentzat izan zen.
Asteleheneko Txintxarrin Maialeni eginiko elkarrizketa irakurri ahal izango duzue. Zorionak Maialen!