Guztia prest VI. Martin Egaña eta Santi Garcia memorialerako

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 17a

Igandean, hilaren 20an, jokatuko da Michelingo Udal Kirol guneko bolatokian Martin Egaña eta Santi Garciaren omenezko bolo memoriala. Izen-ematea Michelingo bolatokian bertan egin behar da 10:00etatik 12:00etara.
Bi maila izango dira, hots, gizonezkoak eta emakumezkoak. Bertako bolariez gain, Gipuzkoa osotik etorritakoak espero ditu Jose Antonio Montes, antolatzaileetako batek, lehiaketa irekia izango baita.