Zuraren taila

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 18a

Manuel Lekuona kultur etxean urriaren 13tik abenduaren 17ra zuraren taila ikastaroa antolatu da. Astean 5 ordu egingo dituzte astearte eta ostegunetan banatuta eta bi ordutegi desberdin eskaintzen dira, bata 15:00etatik 17:30era eta, bestea, 17:30etik 20:00etara. Talde bakoitzean 12 ikasle egongo dira gehienez eta 15 urtetik gorakoentzat da.
Izena emateko epea irailaren 21etik urriaren 9ra arte egin daiteke Gazteen Informaziorako Bulegoan, kultur etxeko 3. solairuan astelehenetik ostiralera 11:00-13:00 eta 17:00-20:00.
Beharrezko dokumentazioa E.N.A.ren fotokopia, karnet tamainako argazkia eta behar bezala betetako izen-ematearen fitxa.
Matrikularen zenbatekoa erroldatuentzat 43,20 eurotakoa da eta 81,40 erroldatu gabekoentzat.