Udal euskaltegiaren egoitzaren inaugurazioa gaur

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 18a

Aurreko Txintxarriko zenbakian aurreratu genuen bezala, gaur 11:00etan, inauguratzen da Udal euskaltegiaren egoitza berria.
Osasun Zentro berriko eraikinean dago kokatua orain Udal euskaltegia, 3. solairuan, hain zuzen ere. Otsailetik daramate lanean bertan, baina ikasturte hasierari indarrez ekiteko egoitzaren inaugurazioa egingo dute.
Ospakizunaren ostean, ateak irekiak izango ditu euskaltegiak. Eta, jakin arazi digutenez, lasarteoriatar guztiak gonbidatuak daude egoitza berria ikustera.