Erketz E.D.T-k Dantza Eskola urrian hastear dago. Eskolako entsaioak astelehenetik larunbatera izango dira eta haur bakoitzak bina ordu astean egingo ditu.
2004. urtean baino lehen jaiotakoek eman dezakete izena, hau da, 5 eta 14 urte bitartekoek. Izena emateko epea irailaren 21ean zabalduko da 24ra bitartean (biak barne) arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Zumaburuko eskolan.