Latitud 43 izango da udako etenaldiaren ondoren, ikusleen motoreak eta eszenatokia berotuko duen lehenengo taldea.
Bigarren aldia da taldeak Lasarte-Orian jotzen duena. Lehenengoa Abend kafe-antzokian izan zen eta ikusle kopuru handia bildu zen bertan Latitud 43 ikustera. Ea kultur etxean ere hori gertatzen den.
Latitud 43
La Navaja de Occam taldeko musikari ohiek eta beste zenbait musikariek osatzen duten talde donostiarra dugu Latitud 43.
Musikari berri hauek dimentsio berria ematen diete taldearen abesti zaharrei eta, gainera, freskotasuna eman diote taldeko konposizio prozesuari.
Abestiak forma hartzen doan heinean soinua firmeago eta sendoagoa bilakatzen da.
Beste aukerak
Honetaz gain, gaur bertan beste bi kontzertu daude. Nevermind taldeak Nirvanaren abestien bertsioak joko ditu Jalgi kafe-antzokian eta Trumoi tabernan DJ Grassmannek musika beltzeko saioa egingo du.