Lehenengo klaseak otsailean eman baziren ere,irailaren 18an egin zen Lasarte-Oriako Udal Euskaltegiaren egoitza berriaren inaugurazio ofiziala.
Ekitaldian Rikardo Ortega Euskara Batzordeko burua, Ana Urchueguia Lasarte-Oriako alkatea, Eugenio Mujika HABEko zuzendari berria, Jesus Mari Asurabarrena Udal Euskaltegiko zuzendaria, Udal, zein HABEeko ordezkariak eta euskaltegiko ikasleak egon ziren.