Loidi-Barreneko urbanizazio lanak direla eta, astelehenetik aurrera ibilgailuentzako itxita egongo da Kale Nagusitik Beko kalera doan bidea, San Pedro eliza ondoko bidea.
Oinezkoentzako sarrera, aldiz, irekita egongo da, bai kiroldegi aldera joateko eta baita Kalbario bidetik gora joateko ere.
Beraz, Beko kaletik irteteko edo kalera sartzeko errotonda berria erabili beharko da.