Arrisku txikiko janari-manipulatzaile karneta

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 21a

Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, ikastaro berri bat emango du, janari-manipulatzaileen karneta ateratzeko, arrisku txikiagokoa, txikizkariko sektoreari zuzendua.
Ikastaroa urriaren 14an emango da, Villa Mirentxuko ekitaldi-aretoan. Ordutegia 14:00etik 17:00era bitartekoa izango da. Informazio gehiago jasotzeko edo izen emateko, deitu 943 53 33 03 telefonora.