Lasarte-Oriako Udalak gazteentzako hainbat ikastaro prestatu ditu 2009ko azken bi hilabeteetarako.
Ikastaro ugari, eta esparru ezberdinekoak daude; bakarrizketak, erakusketara bisitak, batuka, surfari buruzko dena, zen pintura, malabarak, saltsa eta merengea, karikatura eta komikiak, argazkigintza: kamera digitalak, eta sabel dantza.
Parte hartzeko epea irekita dago eta urriaren 2ra arte gazteentzako informazio bulegoan izena eman ahalko dute 14 urtetik gorako gazteek.
Ikastaro bakoitzeko 20 euro ordaindu beharko dituzte Lasarte-Orian erroldatutako gazteek eta erroldatu gabeak, aldiz, 30 euro.
Informazio gehiago nahi izanez gero, www.lasarte-oria.org helbidean eskuragarri duzue. Mugi zaitez, ikastaro guztietan ikasle kopurua mugatua baita.