Heldu, zein haurrentzako dantza ikastaroak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 21a

Lasarte-Oriako Udalak antolatzen dituen dantza ikastaroetan, dantzaren naturaltasunaren bitartez sentikortasun puntua lortzera bideratzen ditu ikasleak.
Ikastaroak adin ezberdinetarako prestaturik dago, eta adinaren arabera helburu batzuk edo besteak izango dituzte.
Umeen ikastaroak arratsaldez egingo dira. Lau ordutegi ezberdinetan; astelehenena, asteazkena eta ostirala 18:00etatik 19:00ak arte, edota 19:00etatik 20:00ak arte. Eta bestetik, astearte eta osteguna 17:45etik 18:45ak arte edota 18:45etik 19:45ak arte.
Dantza pertsonek beren barnekotasuna adierazteko kanal bat da, eta haurrei sentsibilitate hori garatzeko bidea ematen saiatuko dira.

Dantza kontenporaneoa

Helduen ikastaroak, berriz, goizez izango dira. Astelehena, asteazkena eta ostirala goizeko 10:15etik 11:45ak arte.
Honen helburua eszena ginean egiten den mugimendu koreografiko dramatikoaren eta dantzako eskolan ikasten den mugimendu teknikoa desberdintzea da, nahiz biek elkarrekin zerikusia izan.
Dantza kontenporaneoan, teknikak berak prestatzen du koreografiaren eskakizunei erantzuteko aukerak. Mugimenduaren iturburuak trebakuntza teknikoaren parte bezala irakastean, dantza kontenporaneoak mailarik sakoneneraino lanarazten du gorputza.

Izena ematea

Matrikulatzeko epea, bai umeen bai helduen ikastaroan irailaren 24 arte izango da, Kulturetxean. Lasarte-Orian erroldaturikoak 25,10 euro ordaindu beharko dituzte hilean eta, erroldatugabeak aldiz, 43,20 euro.